El Mundo Deportivo kirol egunkariak, bere hemeroteka lehen aldiz ireki egin zuen Internetera 2009ko otsailaren 1ean, 103. urteurrena. Handik aurrera, kirolzaleek munduko bigarren kirol-egunkari zaharrenaren 27.000 edizioak kontsultatzeko aukera izango dute. Non 1.170.000 orrialde eta 103 urteko historia aurkituko dute, 1906tik.
Gaur egun, El Mundo Deportivoren hemeroteka hedabidearen web orrialdean dago ikusgai irakurleentzat. Albiste zehatz bat bilatzeko aukera izateaz gain, egunkariaren hemeroteka digitalak iraganeko albiste esanguratsuak gomendatzen ditu. Gainera, hemerotekan inprimatutako edizioa kontsultatzeko aukera dago, bere garaian argitaratu zen bezala. Egunkariaren edizioa hemerotekan gehitzen da argitaratu ostean, hurrengo egunean. Eskaintzen duen edukira sartzeko lau era desberdin daude:
Gako-hitzak:
Gako-hitzen araberako aukeraren bilatzaileak edozein gako-hitz bilatzeko eta data-tarte batean mugatzeko aukera ematen du. Sistema honen bitartez, bilaketan sartutako terminoa edo terminoak (hitzak) agertzen diren egunkariko orrialde guztiak agertuko. Lortutako emaitzak pdf formatuan deskargatzeko aukera dago.
Data:
Nahieran, edozein eguneko edizio osora sartzeko aukera eskeintzen du (gaur-egun ezin dira egun bateko egunkari osoak pdf bakarrean deskargatu). Horretarako data zehatza sartzeko aukera dago, baita data-tarte baten bidez informazioa aurkitzeko.
Atala:
Tresna honek bilatu nahi duzun informazioa sekziotan banatzea ahalbidetzen du, hala nola kirola, politika, iritzia, etab.
Bilaketen maiztasuna:
Atal honetan letra-tamaina desberdineko hitzak agertzen zaizkigu, eta hitz horiek bilatzaileen artean interes puntu handienak direla adierazten da. Hitza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago bilatu da gai hori hemerotekan. Beste aldetik, hitza txiagiagoa bada, gutxiago bilatzen da.
Aurrez aurre:
Bi hitzen arteko konparazioa egiteko aukera ematen du. Denboran zehar zenbat alditan bilatu egin den eta ze maiztasunarekin aitortzen du. Web orrialdeak grafiko baten bidez erakuzten dio irakurleari bilatutako hitzen maistazuna. Grafikoak legenda baten bidez plazaratzen ditu hitzak, legenda kolore erakargarriak erabiltzen ditu irakurlean arreta deitzeko eta grafikoa irakurterraza egiteko.
Hemeroteka historikoki:
Hemerotekek egunkariak, aldizkariak eta argitalpen mota asko gordetzen dituzte. Hemeroteka hitza grezierazko "hemera" hitzetik dator, eta horren esanahia kutxa eta gordailua da, hau da, datu eta argitalpen guztiak gordetzen diren lekua. Madrilgo Udal Hemeroteka lehen hemeroteka izan zen, eta 1916an sortu zen. Liburutegietan ezinbesteko baliabidea zela uste zen, duela ehunka urteko informazioa aurki zenezakeen, dokumentuak eskura izateko...
Hori guztia gaur egun digitalera eramaten da, eta bertan prentsa idatziko mota guztietako dokumentuak aurki ditzakegu, baina audio eta bideo fitxategiak aurkitzeko aukera ere ematen digu.
Hemeroteka digitala Espainian Liburutegi Digital Hispanikoak sortutako proiektu baten parte da, kontsultak eta difusioak internet bidez egiteko helburuarekin. 2007an sortu zen, Espainiako Liburutegi Nazionalaren informazioa biltzen duen hemeroteka, sarrera librea duena. Horrekin lortu nahi zen askatasun osoz gure ordenagailuetara eramatea Espainiako prentsa historiko mitikoa.
Iturria: Periodicos regalo


.jpg)
