jueves, 3 de noviembre de 2022

Webgunea baloratzea

IKUSGAITASUNA (V, Visibility)

0=Ez / 1=Bai

Google-bilaketen lehenengo postuetan agertzen al da? (SEO)

1

EDUKIA (Ci, Content)

Eguneraketa

0=Ez / 1=Bai

(C1) Eguneraketa-datarik agertzen al da?

1

Bolumen eta Zorroztasuna

0=Ez / 1=Bai

(C2 ) Tokiak behar besteko informazioa eskaintzen al du?

1

(C3) Informazioa ongi ulertzen al da?

1

(C4) Zehatza da informazioa?

1

Edizioa

0=Ez / 1=Bai

(C5) Sarrera bakoitzak bere izenburua al dauka?

1

(C6) Sarrera nork egin duen zehazten al da?

1

(C7) Edizioen/eguneraketen datarik ba al dago?

1

(C8) Edukiak eguneratuta al daude?

1

Multimediatasuna 

0=Ez / 1=Bai

(C9) Grafiko, soinu edota bideorik ba al dauka?

1

(C10) Grafiko, soinu eta bideoak argi agertzen al dira?

1

Fidagarritasuna

0=Ez / 1=Bai

(C11) Kontakturik ba al dago?

1

(C12) Ba al dago krediturik?

1

ERABILGARRITASUNA (Ui, Usability)

0=Ez / 1=Bai

(U1) Betileak errez eta arin zabaltzen al dira?

1

(U2) Estekak garbi markatuta al daude?

1

(U3) Lotuneek errez funtzionatzen dute?

1

(U4) Informazioa modu logikoan azalduta dago?

1

(U5) Edukiei harpidetzeko aukerarik ba al dago?

1

IRISGARRITASUNA (Ai, Access)

0’0=Gutxiengoa 1’0=Gehiengoa

(A1) Diseinu erakargarria al dauka? Esploratzera animatzen du?

0

(A2) Diseinuak mesede egiten al dio erabilgarritasunari?




Ikusgaitasuna: Mundo Deportivo hedabidearen web gunea bilatzerakoan ondorioztatu dezakegu ikusgaitasuna bikaina dela, google-bilaketen lehenengo postuan agertzen da web orrialdea. 


Edukia:

-Eguneraketari dagokionez, web gune-ko eguneraketa data ikusgai dago eta artikulu bakoitzarena ere bai, egilearen izenaren alboan. Beraz, eguneraketa egokia da. 

-Bolumen eta zorrostasunaren arloan, berriz ere, web orrialdea bikaina da. Tokian behar besteko informazioa eskaintzen du, gainera informazioa ongi ulerterraza eta zehatza da.

-Edizoa aproposa da, sarrera bakoitza izenburua baitu, gainera egilea zehazten da. Beste aldetik, eguneraketa data irakurlearentzat eskuragarri dago eta edukia eguneratuta dago. 

-Multimediatasuna kontuan hartzerakoan ondoriozta dezakegu Mundo Deportivo hedabidearen web orrialdea erabat egokia dela. Web gunean, irakurleek albisteekin batera, grakifo, bideo eta irudi ezberdinak dituzte ikusgai. Gainera, elementu hauek argi agertzen dira. 

-Fidagarritasunari dagokionez, web orrialdean idazle bakoitzaren kontaktua agertzen da eta albiste bakoitzean kreditu ezberdinak. Beraz, fidagarritasuna ezin hobea da. 


 
Erabilgarritasuna: egunkaria era egoki batean antolatuta dago eta erabiltzaileentzako errazagoa bihurtzen du. Informazioa bilatzerako orduan ondo antolatuta dago eta orden logiko bat jarraitzen du. Orrialdearen goialdean kirolaren inguruko hainbat atal ditu, zehazki bilatzen duzun edukia ikustera eramango zaituztenak. Estekak eta loturak egoki daude markatuta, sakatzean ez du akatsik aurkezten eta arin eramaten zaitu edukia ikustera. Webgunearen goialdean aukera duzu harpidetzeko eta erregistratzean zerbitzu gehiarriak ematen dizkizu, adibidez eztabaida-foroetan parte hartzeko aukera eta eguneko titularrak bidaltzen dizkizu. Ondorioz,  Mundo Deportivo hedabidearen webgunearen erabilgarritasuna ona eta erraza da eta edozeinek gai izan daiteke nahi duen gaia aurkitzeko.





Irisgarritasuna: Espainian milaka irakurle baino gehiago dituen hedabidearen web orrialdea erabat desegokia da irisgarritasunari dagokionez. Diseinua ez da erakargarria eta ez du esploratzera animatzen. Gainera, diseinuak ez dio mesederik egiten erabilgarritasunari. Ondorioztatu dezakegu, Mundo Deportivok irisgarritasuna hobetu beharko lukeela irakurlen arreta deitzeko. Gaur egun, web orrialdearen diseinua ez da modernoa eta agertzen diren koloreak ez dute irakurlea laguntzen. Gainera, publizitate ugaria agertzen da. 
 


Bataz besteko nota: Q= 18/20 *10 = 9 Oso ona.
 

Ondorioak: Orokorrean oso web borobila dela esan dezakegu. Aspektu gehienetan bikaina eman diogu eta. Ikusgaitasuna, Fidagarritasuna eta abar oso ongi baloratu ditugun arloak dira. Gure ustez, akats bakarra baino larria du. Irisgarritasunari dagokionez, ez da ikusi dugun web-erik onena. Aipatu dugun bezala, ez da denboraz geratzera animatzen duen diseinua. Latza, azpergarria, neutroa eta bizitza gabekoa da. Gure ustez zaharkituta eta konplexua da. Aspektu horretan hobetu ezkero, web bikaina izango zela esan dezakegu. Horregatik, eta publizitatearen presentzia ugariagatik, ez diogu 10-a eman Mundo Deportivoko webguneari.


jueves, 20 de octubre de 2022

El Mundo Deportivo hemeroteka


El Mundo Deportivo Hemeroteca Digitala: 


El Mundo Deportivo kirol egunkariak, bere hemeroteka lehen aldiz ireki egin zuen Internetera 2009ko otsailaren 1ean, 103. urteurrena. Handik aurrera, kirolzaleek munduko bigarren kirol-egunkari zaharrenaren 27.000 edizioak kontsultatzeko aukera izango dute. Non 1.170.000 orrialde eta 103 urteko historia aurkituko dute, 1906tik.


Gaur egun, El Mundo Deportivoren hemeroteka hedabidearen web orrialdean dago ikusgai irakurleentzat. Albiste zehatz bat bilatzeko aukera izateaz gain, egunkariaren hemeroteka digitalak iraganeko albiste esanguratsuak gomendatzen ditu. Gainera, hemerotekan inprimatutako edizioa kontsultatzeko aukera dago, bere garaian argitaratu zen bezala. Egunkariaren edizioa hemerotekan gehitzen da argitaratu ostean, hurrengo egunean. Eskaintzen duen edukira sartzeko lau era desberdin daude:


Gako-hitzak:

Gako-hitzen araberako aukeraren bilatzaileak edozein gako-hitz bilatzeko eta data-tarte batean mugatzeko aukera ematen du. Sistema honen bitartez, bilaketan sartutako terminoa edo terminoak (hitzak) agertzen diren egunkariko orrialde guztiak agertuko. Lortutako emaitzak pdf formatuan deskargatzeko aukera dago.


Data:

Nahieran, edozein eguneko edizio osora sartzeko aukera eskeintzen du (gaur-egun ezin dira egun bateko egunkari osoak pdf bakarrean deskargatu). Horretarako data zehatza sartzeko aukera dago, baita data-tarte baten bidez informazioa aurkitzeko.


Atala:

Tresna honek bilatu nahi duzun informazioa sekziotan banatzea ahalbidetzen du, hala nola kirola, politika, iritzia, etab.


Bilaketen maiztasuna:

Atal honetan letra-tamaina desberdineko hitzak agertzen zaizkigu, eta hitz horiek bilatzaileen artean interes puntu handienak direla adierazten da. Hitza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago bilatu da gai hori hemerotekan. Beste aldetik, hitza txiagiagoa bada, gutxiago bilatzen da.


Aurrez aurre:

Bi hitzen arteko konparazioa egiteko aukera ematen du. Denboran zehar zenbat alditan bilatu egin den eta ze maiztasunarekin aitortzen du. Web orrialdeak grafiko baten bidez erakuzten dio irakurleari bilatutako hitzen maistazuna. Grafikoak legenda baten bidez plazaratzen ditu hitzak, legenda kolore erakargarriak erabiltzen ditu irakurlean arreta deitzeko eta grafikoa irakurterraza egiteko. 



Hemeroteka historikoki:

Hemerotekek egunkariak, aldizkariak eta argitalpen mota asko gordetzen dituzte. Hemeroteka hitza grezierazko "hemera" hitzetik dator, eta horren esanahia kutxa eta gordailua da, hau da, datu eta argitalpen guztiak gordetzen diren lekua. Madrilgo Udal Hemeroteka lehen hemeroteka izan zen, eta 1916an sortu zen. Liburutegietan ezinbesteko baliabidea zela uste zen, duela ehunka urteko informazioa aurki zenezakeen, dokumentuak eskura izateko... 


Hori guztia gaur egun digitalera eramaten da, eta bertan prentsa idatziko mota guztietako dokumentuak aurki ditzakegu, baina audio eta bideo fitxategiak aurkitzeko aukera ere ematen digu.


Hemeroteka digitala Espainian Liburutegi Digital Hispanikoak sortutako proiektu baten parte da, kontsultak eta difusioak internet bidez egiteko helburuarekin. 2007an sortu zen, Espainiako Liburutegi Nazionalaren informazioa biltzen duen hemeroteka, sarrera librea duena. Horrekin lortu nahi zen askatasun osoz gure ordenagailuetara eramatea Espainiako prentsa historiko mitikoa.


 Iturria: Periodicos regalo



Iturria: ABC, Hemeroteca Municipal de Madrid, centenario.









jueves, 6 de octubre de 2022

Dokumentazio Iturrien Kudeaketa

Eneko Lazpita: Eneko Lazpita: 19 urteko mutil Gallartarra da. Kazetaritza gradua ikasten du Euskal Herriko unibertsitatean. 2021. urtean Batxillergoko ikasketak amaitu zituen eta selektibitatea egin ondoren EHU- ra sartu zen. Bere aurreko ikasketak Dolores Ibarruri BHI institutuan egin zituen (DBH eta Batxiller), eta aurre eta lehen-hezkuntza Gallartako Etorkizuna ikastolan.








Iturria: Propioa


Julen Martin: 19 urte ditu eta Erandion bizi da. Batxilergoko ikasketak Askartza Claret ikastetxean egin zituen eta orain Kazetaritzako 2. urtea egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Txikitatik futbola jolasten du eta ere epaile bezala aritzen da. Txikitatik gustoko izan du kazetaritza eta kirolarekin zerikusia duen zerbaitetan











Iturria: Propioa


Markel Francia:  19 urteko mutil leioatarra da. Kazetaritzako gradua ikasten du Euskal Herriko unibertsitatean. Gaur egun, kazetaritza graduko 2.urtean aurkitzen da. Futbolera jolasten du erandion eta 4 urte daramatza leioako jokalari hasiberrien talde baten entrenatzailea izaten. Athletic Zonen kazetari bezala jarduten da, Bilbao Athletic-en buruz idazten. 






Iturria: Propioa