jueves, 3 de noviembre de 2022

Webgunea baloratzea

IKUSGAITASUNA (V, Visibility)

0=Ez / 1=Bai

Google-bilaketen lehenengo postuetan agertzen al da? (SEO)

1

EDUKIA (Ci, Content)

Eguneraketa

0=Ez / 1=Bai

(C1) Eguneraketa-datarik agertzen al da?

1

Bolumen eta Zorroztasuna

0=Ez / 1=Bai

(C2 ) Tokiak behar besteko informazioa eskaintzen al du?

1

(C3) Informazioa ongi ulertzen al da?

1

(C4) Zehatza da informazioa?

1

Edizioa

0=Ez / 1=Bai

(C5) Sarrera bakoitzak bere izenburua al dauka?

1

(C6) Sarrera nork egin duen zehazten al da?

1

(C7) Edizioen/eguneraketen datarik ba al dago?

1

(C8) Edukiak eguneratuta al daude?

1

Multimediatasuna 

0=Ez / 1=Bai

(C9) Grafiko, soinu edota bideorik ba al dauka?

1

(C10) Grafiko, soinu eta bideoak argi agertzen al dira?

1

Fidagarritasuna

0=Ez / 1=Bai

(C11) Kontakturik ba al dago?

1

(C12) Ba al dago krediturik?

1

ERABILGARRITASUNA (Ui, Usability)

0=Ez / 1=Bai

(U1) Betileak errez eta arin zabaltzen al dira?

1

(U2) Estekak garbi markatuta al daude?

1

(U3) Lotuneek errez funtzionatzen dute?

1

(U4) Informazioa modu logikoan azalduta dago?

1

(U5) Edukiei harpidetzeko aukerarik ba al dago?

1

IRISGARRITASUNA (Ai, Access)

0’0=Gutxiengoa 1’0=Gehiengoa

(A1) Diseinu erakargarria al dauka? Esploratzera animatzen du?

0

(A2) Diseinuak mesede egiten al dio erabilgarritasunari?




Ikusgaitasuna: Mundo Deportivo hedabidearen web gunea bilatzerakoan ondorioztatu dezakegu ikusgaitasuna bikaina dela, google-bilaketen lehenengo postuan agertzen da web orrialdea. 


Edukia:

-Eguneraketari dagokionez, web gune-ko eguneraketa data ikusgai dago eta artikulu bakoitzarena ere bai, egilearen izenaren alboan. Beraz, eguneraketa egokia da. 

-Bolumen eta zorrostasunaren arloan, berriz ere, web orrialdea bikaina da. Tokian behar besteko informazioa eskaintzen du, gainera informazioa ongi ulerterraza eta zehatza da.

-Edizoa aproposa da, sarrera bakoitza izenburua baitu, gainera egilea zehazten da. Beste aldetik, eguneraketa data irakurlearentzat eskuragarri dago eta edukia eguneratuta dago. 

-Multimediatasuna kontuan hartzerakoan ondoriozta dezakegu Mundo Deportivo hedabidearen web orrialdea erabat egokia dela. Web gunean, irakurleek albisteekin batera, grakifo, bideo eta irudi ezberdinak dituzte ikusgai. Gainera, elementu hauek argi agertzen dira. 

-Fidagarritasunari dagokionez, web orrialdean idazle bakoitzaren kontaktua agertzen da eta albiste bakoitzean kreditu ezberdinak. Beraz, fidagarritasuna ezin hobea da. 


 
Erabilgarritasuna: egunkaria era egoki batean antolatuta dago eta erabiltzaileentzako errazagoa bihurtzen du. Informazioa bilatzerako orduan ondo antolatuta dago eta orden logiko bat jarraitzen du. Orrialdearen goialdean kirolaren inguruko hainbat atal ditu, zehazki bilatzen duzun edukia ikustera eramango zaituztenak. Estekak eta loturak egoki daude markatuta, sakatzean ez du akatsik aurkezten eta arin eramaten zaitu edukia ikustera. Webgunearen goialdean aukera duzu harpidetzeko eta erregistratzean zerbitzu gehiarriak ematen dizkizu, adibidez eztabaida-foroetan parte hartzeko aukera eta eguneko titularrak bidaltzen dizkizu. Ondorioz,  Mundo Deportivo hedabidearen webgunearen erabilgarritasuna ona eta erraza da eta edozeinek gai izan daiteke nahi duen gaia aurkitzeko.





Irisgarritasuna: Espainian milaka irakurle baino gehiago dituen hedabidearen web orrialdea erabat desegokia da irisgarritasunari dagokionez. Diseinua ez da erakargarria eta ez du esploratzera animatzen. Gainera, diseinuak ez dio mesederik egiten erabilgarritasunari. Ondorioztatu dezakegu, Mundo Deportivok irisgarritasuna hobetu beharko lukeela irakurlen arreta deitzeko. Gaur egun, web orrialdearen diseinua ez da modernoa eta agertzen diren koloreak ez dute irakurlea laguntzen. Gainera, publizitate ugaria agertzen da. 
 


Bataz besteko nota: Q= 18/20 *10 = 9 Oso ona.
 

Ondorioak: Orokorrean oso web borobila dela esan dezakegu. Aspektu gehienetan bikaina eman diogu eta. Ikusgaitasuna, Fidagarritasuna eta abar oso ongi baloratu ditugun arloak dira. Gure ustez, akats bakarra baino larria du. Irisgarritasunari dagokionez, ez da ikusi dugun web-erik onena. Aipatu dugun bezala, ez da denboraz geratzera animatzen duen diseinua. Latza, azpergarria, neutroa eta bizitza gabekoa da. Gure ustez zaharkituta eta konplexua da. Aspektu horretan hobetu ezkero, web bikaina izango zela esan dezakegu. Horregatik, eta publizitatearen presentzia ugariagatik, ez diogu 10-a eman Mundo Deportivoko webguneari.


No hay comentarios:

Publicar un comentario